Boga boga

rsion

2011/12/06

Trintxerpen plaza

Trintxerpen plaza dudala konfirmatu didate eta dagoeneko sarrera ordaindu det. Amarrea pantalan batean izango da. Gauzak barkura eramateko, jendea jasotzeko, eta batez ere itsasontsian lanak egiteko obeto egongo da. Han bertan itsasontsia garbitzeko ura izango det, baita argindarra itsasontsian lanak burutzeko edo ta bateriak kargatzeko. Baina pena pixkat ematen dit. Hodarribian ederto gaude, lekua izugarria da udaran egoteko. Nahiz eta itsasoa txarra egon, han aingura botatseko leku babestuak badira. Txarrena orain neguan da. Txintxorroa itsasontsira gerturatzeko artu behar da. Marean aldaketak, eguraldia (noiz beinka itsasontsia nola dagoen ikustera joan behar da), eta batez ere urteak txitxorrotik tiratzeko nabaritzen dira.
Bestaldetik Hondarribin Aitorrekin arrantza egiteari hoitu naiz. Aldaketari hoitutzea izango dela suposatzen det. Oraingoan berriz, batzutan Pasai aldean nere itsasontsiakin arrantzatu dezakegu eta Hondarribian Aitorren txipironerakin beste batzutan. Ikusiko dugu.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Baliabideak

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon favorites More