Boga boga

rsion

2012/04/08

Arotzakin aldaketak

Arrantzarako garaiak ez dira inoiz bukatzen, baina kañeroak laister berriro erabiliko ditugu, eta egurrak autsiak ditut, berriak jarri behar zaizkio. Kentzeko komedik pasa genituen, oso itsatsitak zeuden. Golpeka hasi genuen egurra austen, baina orrek eraginak izan zituen, poliester pittin bat autsi zen, eta fibra de vidriokin konpondu behar izan nuen. Askenean serrutzo batekin, egurren eta poliesterraren tartetik sartu eta moztu genuen, bigarren egurra osoa ateraz. Oraingoan geiago irauteko egur lodiagoak jarri dizkiot. Elondo egurrekoak ain zuzen. Izugarri elegante geratu dira.

Verdelaren arrantza

Haurten Verdelaren arrantza izugarria izan da. Hasieran Verdela galduta genuela uste genuen, asteburu batean denak pasa zirela esan ziguten. Baina badirudi Verdel pila dagoela eta arrantsale profesionalak kupoak bete dituztela. Arrantzari ekin diogu egun hauetan eta bai arrantzatu ere. Kopuru politak atera ditugu. Egun desberdinetan 62,70, 99,130 ale arrapatu ditugu. Arrantza politak.

Olio aldaketak

Laister itsasontziari ITB a tokatzen zaio. Eraman baino lehenago gauza batzuk egin behar zaizkio. Olio aldaketa, olio filtroa aldatu, gasoilko bi filtroak aldatu. Era berean bi tambutxo berri jarri dizkiot gauzak gordetzeko, eta nola ez garbiketa txiki bat, beharra zuela ere.

Amarrearen aldaketa

Dagoeneko pantalanean lo egiten du. 2011 ren Abenduaren 27 an Hodarribitik Trintxerpera ekarri nuen. Bidai lasaia izan zen, 2650 RM ra etorri zen, hordu eta ogei minutu gutxi gora behera izan ziran. Amarratzeko komediak pasa nituen, batez ere maniobrak egiteko, baina gauza hauek denborakin ikasten dira. Oraingoan Gaizkok lagundu zidan abentura honetan.

Gasoilaren erloju markadorea

Berriro ere zerbait kompondu behar. Gasoilakin abentura txiki bat izan genuen. Arrantsara irten eta gero, bueltan, gaua zela, itsasontzia geratu zen. Oraingoan nere susmoak bete ziren. Hain beste dembora errepostatu gabe... normala ez zen. Eskerrak beti bost litroko gasoilko bidoia eramaten dudala. Gasoila bota, purgatu eta berriro martzan jarri genuen. Poliki poliki bueltatu ginen. Gasoilaren erloju markadorea, depositua betea zegoela adierazten zuen, eta ezinezkoa zen. Markadore berri bat erosi eta mekanikoari deitu behar aldaketa egiteko.

2011/12/06

Eguberriko bazkaria

Aurten gure etxean egingo dugu Eguberriko bazkaria eta Txipiroiak tintan izango da. Dagoeneko bi arrantza polita egin ditut. Bat 1200 kgr koa, sei Txipiekin eta azkeneko hau 1300 kgr koa lau Txipirekin. Eta oraindik egunak falta.

Opariak

Haurten urtebetezetako opari batzuk itsasontsirako gauzak izan dira. Salvavidas aroa, bere soportea, Baliza salvavidasentzako, Aingura flotantea, Urezko trajea, Defensa amarrearentzako, mangera itsasontsia garbitseko. Dagoeneko ba dut lan gehiago itsasontsian hori dena adaptatzen.

Baliabideak

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon favorites More